1913ko azaroko udal hauteskundeak

Udal hauteskundeak 131109 Gaceta del Norte 1311101913ko azaroaren 9an, udal hauteskundeak ospatzen dira Deustun. Deustu Udalerria da eta Udalbatza 13 zinegotziz osatuta dago. Azaroaren 9ko hauteskundeetan 13 zinegotzitik 8 eraberritu behar dira eta elizatean existitzen diren hiru indar politikoak lehiatzen dira 8 postu horiek eurenganatzeko, EAJ, kontserbadore erregezale espainiarrak eta PSOE eta errepublikanoak batzen dituen koalizioa, hain zuzen.

Deustu bi hautes barrutitan dago bananduta: Casas Consistoriales (Done Petri-Ibarrekolanda, hau da goiko partea) eta Deustuibarra (Deustuibarra-Zorrotzaurre-Elorrieta). Barruti bakoitzean 4 zinegotzi aukeratzen dira. Zerrenda irekiak dira eta boto-emaile bakoitzak hiru izen marka dezake boto txartelean. EAJk eta kontserbadoreek hautes barruti bakoitzeko hiruna hautagai aurkezten dute, PSOE eta errepublikarren koalizioak, aldiz, bana. Kontserbadoreen artean aurreko alkatea dago, Luis Kortadi Mazo.

Berdinketa ematen da eta EAJk zein kontserbadoreek 4na zinegotzi lortzen dute. Casas Consistorialesen EAJk erraz irabazten du eta hiru zinegotzi lortzen du, Benito Santamaría Zarate (247 bozka), Gregorio Ojinaga Ansokua (224) eta Jose Maria Agirre Basañez (219). Laugarren zinegotzi postua Luis Kortadi Mazo (160) orain arte alkatea izandakoaren esku gelditzen da.

Udal hauteskundeak 131109 Casas Consistoriales

Deustuibarran, berriz, lehia handiko aukeraketa dago. Boto gehien lortzen duena Modesto Mardaras Olaskoaga kontserbadorea da, 202 bozka lortuz. Jarraian, 198 bozkarekin, Gregorio Baskaran Goiri kontserbadorea gelditzen da. Hirugarrena eta boto eskas batera EAJko kidea Tomas Aldekoa Kukullu dugu. Eta laugarren eta azken zinegotzia aukeratzeko 186na bozka lortuz berdinketa ematen da Benito Letamendia abertzalea eta Jose Olagorta Mazo erregezalearen artean. Kargua Olagortaren esku geldituko da.
Udalbatza berria 1914ko urtarrilaren hasieran eratuko da eta Deustuko alkate berria Benito Santamaria Zarate EAJko kidea izango da, hauteskunde egunean bozka gehien lortu zuena alegia. 1909an lehenengo aldiz Udalbatzara sartu zen Santamaria alkatea izandakoa da, 1911n.

Udal hauteskundeak 131109 Deustuibarra

Anuncios

Un pensamiento en “1913ko azaroko udal hauteskundeak

  1. Pingback: Abertzale eta Espainiako kontserbadoreen arteko talkak | deustuko memoria

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s