1914ko Udalbatza berria: Benito Santamarina abertzalea alkate

1914ko urtarrilaren 1ean eratzen da aurreko urteko azaroak 9ko udal hauteskunde osteko Udalbatza berria. Luis Kortadi Mazo kontserbadoreadorearen ordez, Udalbatza berriak Benito Santamarina Zarate, 1911n alkatea izandakoa, aukeratzen du Alkate berria. Santamarina, EAJko kidea, 1909tik zinegotzia da eta udal hauteskundeetan boto gehien (247) lortu zuena da. Udal gobernu berria EAJren esku geldituko da: alkate ordea: Jose Olabe Barinaga, 1873an jaioa, merkataria eta Deustuibarrako bizilaguna; bigarren alkate ordea: Miguel Agirre Bilbao, 1879koa, laboraria eta Berrizko auzokidea; lehenengo sindikoa: Tomas Aldekoa Kukullu, 1875an jaioa, merkataria eta Deustuibarrakoa; eta bigarren sindikoa: Eugenio Olabarrieta Arteta, 1886koa, enplegatua eta Deustuibarrako bizilaguna.

Udalbatzarra ondorengo deustuar hauek osatzen dute:

  • Alkatea: Benito Santamarina Zarate (EAJ), zinegotzia 1909tik eta alkatea 1911n.
  • Alkate ordea: Jose Olabe Barinaga (EAJ), 1912tik zinegotzia.
  • Bigarren alkate ordea: Miguel Agirre Bilbao (EAJ), 1909tik zinegotzia.
  • Lehenengo sindikoa: Tomas Aldekoa Kukullu (EAJ)
  • Bigarran sindikoa: Eugenio Olabarrieta Arteta (EAJ), 1912tik zinegotzia.
  • Gregorioa Ojinaga Ansokua, EAJ.
  • Jose Maria Agirre Basáñez, EAJ.
  • Modesto Mardaras Olaskoaga, kontserbadore erregezalea.
  • Gregorio Baskaran Goiri, kontserbadore erregezalea, 1906tik zinegotzia.
  • Jose Olagorta Mazo, kontserbadore erregezalea
  • Tomas Eguzkiza Bengoa, kontserbadore erregezalea, 1912tik zinegotzia.
  • Luis Kortadi Mazo, kontserbadore erregezalea, alkatea 1913n eta zinegotzia 1910etik.
  • Sebastian Urribarri Kortadi, kontserbadore erregezalea, 1912tik zinegotzia.

1913ko azaroko udal hauteskundeak

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s